• euskara bai euskarari
  • 2012-06-05

    Sarrera

    Gaur eguneko jendartearentzat, sexualitateak gai debekatua eta ezkutua izaten jarraitzen du. Hau dela medio, umeek eta gazteek hutsuneak dituzte gai honetan. Gure gazteak bizi diren jendarte honetan sexualitate eredu karratua inposatzen da, eta honen ondorioz, jarrera mugatuak garatzen ditugu. Ikastaro honekin hezitzaileei nerabe eta haurrekin gaia lantzeko pistak emango zaizkie.

    Helburuak
    - Izaki sexudun garen heinean, jaiotzetik zendu arteko garapenean jendarteak gugan duen eraginaz ohartzea.
    - Sexualitatearen eta honi atxikitzen zaizkion estereotipo eta mitoen gainean hausnartzea.
    -  Sexualitate anitzak daudela ezagutzea, norbere burua onartzea eta besteekin izaten ditugun harremanak sendotzea.
    - Norberaren garapen sexuala eta harreman osasuntsu eta naturalizatuak bultzatzea.

    Edukiak
    - Umeen sexualitatea historian zehar.
    - Freud eta bere “faseak”: Umeak aztergai.
    - Sexuazio prozesuak haurtzaroan eta nerabezaroan.
    - Berdintasunean hezten: Genero rolen ondorioz sortzen diren hutsuneak aztertuz.
    - Umeentzat bideratutako heziketa sexuala: baliabide pedagogikoak.
    - Gorputza, kontaktua eta emozioak lantzeko jolasak.
    - Iragana, oraina eta…geroa?

    Fitxa
    Data: ekainak 5ean eta 12an, astearteak
    Iraupena: 7 ordu
    Ordutegia:  17:00etatik 20:30era

    Prezioa:
    45 €

2017, ekaina
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30   
       
AZKEN BERRIAK