• euskara bai euskarari
  • 2013-03-21

    Euskal Herriko auzoetan, herrietan, eskoletan edota aisi-taldeetan, jatorri kultural, sexu, kolore, usain zein begirada ezberdineko pertsonak elkartzen gara. Hala ere, espazio berdinak konpartitu arren, askotan, gehiegitan, “gure” eta “haien” arteko lerroa marrazteko joera dugu.

    Abesti herrikoiak kantatzen zuen gisan, “Nor gara gu, Zer gara gu…” aldarria hartzen dugu sarri ahoan. Baina, nor gara gu? Eta nortzuk haiek? Agian errezagoa –sinpleagoa- deritzogulako ezberdinekin ez nahastea, gu gurean eta haiek bestean mantentzea, agian beldur diogulako gurea galtzeari, edo beste hamaika arrazoirengatik. Ez al gara gu, euskaldun petoak, joan den mendean aukera berrien bila atzerrira joandakoak? Ez al gara gu, Euskal Herrira etorritakoen seme-alaba eta ilobak?

2017, abuztua
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31