• euskara bai euskarari
  • 2013-12-04

    Egun, hainbat kezka nagusitu dira euskal eremuko haur eta gazteen heziketa prozesuan. Batetik, euskararen erabilera gero eta urriagoa da zenbait esparrutan; bestetik, jarrera sexistak atzematen dira eta ez da nesken eta mutilen arteko aukera berdintasuna bermatzen; azkenik, auzoetan eta geletan bizilagun berriak ditugunez jokamolde arrazistak nagusitzen dira. Ikastaro praktiko honetan ikusiko da egoera horiei aurre egiteko jolasa dela tresnarik eraginkorrenetakoa.

     
    Helburua
    • Balioen hezkuntzaren garrantziaz jabetzea.
    • Jolasa erabiltzea euskara, parekidetasuna, kulturartekotasuna eta elkarlana sustatzeko tresna gisa.
    • Hezitzaileei balioak lantzeko eta zeharkatzeko baliabideak ematea.


    Edukia
    • Balioetan heztearen garrantzia.
    • Jolasa=tresna.
    • Euskara sustatzeko jolasak.
    • Parekidetasuna bultzatzeko jolasak.
    • Kulturartekotasuna lantzeko jolasak.
    • Jolas kooperatiboak.

    Ordutegia
    3 asteazken jarraian
    16:30- 20:30

    * Urtxintxa Eskolak luzatutako agiria emango da.

    Egutegia
    abenduak 4, 11, 18, asteazkenak


    Lekua Bilbo


    Prezioa 65 €

    MATRIKULATZEKO

2017, abuztua
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31