• euskara bai euskarari
  • 2014-03-15

    Gure inguruaren eta munduko egoeraren analisi kritikoa egiten eta mundu berriak asmatzen laguntzeaz gain, Garapenerako Hezkuntzak parte hartzerako eta solidaritatean eta justizian oinarritutako eraldaketarako tresnak erraztu behar ditu, baita hezitzaileentzat ere. Formazio honetan Kontsumo Arduratsua hartuko dugu hausnarketarako ardatz.


    Helburua
    Garapenerako Hezkuntzaren (GH) gaineko hurbilketa teoriko-praktikoa:
    - GHren eboluzioa, ezaugarriak eta testuingurua ezagutzea.
    - Hezkuntza formalean eta ez formalean GH egituratzeko ideiak ematea.
    - Curriculumean eta aisialdi taldeetan GHrako proiektuak garatzea.

    Kontsumo Arduratsuaren inguruko hausnarketa bultzatzea
    - Globalizazioa eta bidezko-merkataritzaren arteko harremanak ezagutzea.
    - Elikadura-subiranotasunaren hurbilketa teoriko-pratikoa.
    - Kontsumo arduratsuaren alternatibak ezagutzea.


    Edukia
    - GHren ezaugarriak eta eboluzioa.
    - Globalizazioa eta interdependentzia globala.
    - Kontsumo arduratsua, bidezko merkataritza eta elikadura subiranotasuna.
    - Ikasketa eta zerbitzu solidarioa.
    - Esperientzia praktikoak, baliabideak eta materialak.


    Ordutegia 10:00-14:00 eta 15:30-19:30

    *Jolas eta Ekin Elkartearen eskutik emango da
     

    Iraupena 8 ordu
    Egutegia Martxoak 15, larunbata

    MATRIKULATU

2017, urria
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31