• euskara bai euskarari
  • 2014-01-17

    EMAIZE SEXOLOGIA ZENTROArekin elkarlanean eskainitako ikastaroa izango da. Alde batetik, sexualitatea gizaki guztien alderdi eta ezaugarria da, emakume eta gizonenak izanagatik. Beste aldetik, pertsona guztiek sexu-hezkuntza egiten dugu (balio batzuk igorriz, jarrerekin,…) eta askotan ez gara konturatzen egiten ari garela. Horregatik, hain garrantzitsua da hezkuntzan ari garenok bidaltzen ditugun balio eta jarrerak esplizitu egitea. Azkenik, behar bereziak dituzten pertsonen sexualitatea askotan kontuan hartu gabeko errealitatea da. Formazio proposamen honek pertsona hauen sexualitateen arreta merezi duen tokian jartzea helburu du, hau da, gainerako sexualitateen leku berean. Horregatik, sexualitateri eta behar bereziei buruzko eduki teorikoak eskaintzeaz gain, egoera “korapilatsuak” lantzeko estrategiak eskainiko dira, egoera horien aurrean ez baitu balio isiltasunak edo beste alde batera begiratzeak.

    Programazioa

2017, urria
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31