• euskara bai euskarari
  • 2011-11-16

    Sarrera
    Urtxintxa Eskolan kulturartekotasuna, aniztasun egoeraren aurrean izan behar dugun ikuspegi bezala  ulertzen dugu, berdintasunean oinarritua eta aniztasuna aberasgarri bezala ulertzen duena. Kulturarteko hezkuntza, korronte pedagogiko bat baino gehiago da: mundu ikuskera berri bat da eta gainera, jendartea ulertzeko eta antolatzeko irizpideak markatzen dizkigu.

    Helburuak
    • Kulturartekotasuna ikastetxeetan martxan jartzeko bitartekoak ezagutzea.
    • Kulturarteko hezkuntzaren nondik norakoak ezagutzea.
    • Kulturartekotasuna lantzeko baliabideak ezagutzea.
    • Norbere burua aztertzea kultura ezberdinen aurrean eta kulturen arteko elkarbizitza ulertzeko bitartekoak jartzea.
    • Kulturartekotasunean hezteko estrategiak ezagutzea.


    Edukiak
    • Kulturarteko hezkuntzaren beharra.
    • Kulturarteko hezkuntzaren oinarri teorikoak.
    • Kulturartekotasuna ikastetxeetan.
    • Inmigrazioaren errealitatea gure ikastetxeetan.
    • Kulturartekotasuna lantzeko baliabideak: bost kontinenteetako jolasak, tailerrak eta ipuinak.
    • Kulturartekotasunean hezteko estrategiak.
    • Gure jarrera kultura ezberdinen aurrean.
    • Estereotipoak eta aurreiritziak saihesteko bideak.

    Fitxa
    • Data: azaroak 16, 23 eta 30
    • Iraupena: 9 ordu
    • Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara   

    Prezioa:
    65 € 
    *Partaide bakoitzak JIRA BIRA MUNDUARI BEGIRA liburuaren ale bana jasoko du.

    Laguntzailea:
    Eusko jaurlaritzako kultura saila
     

2017, ekaina
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30   
       
AZKEN BERRIAK