• euskara bai euskarari
  • 2012-02-25

    Sarrera
    Partaidetza, norbere izaeraren eraikuntzan ezinbesteko ezaugarria dugu, eta modu berean, jendarte eraldaketarako eta herri bat eraikitzeari begira oinarrizko tresna da.
    Hala ere, hezitzaile askok, zailtasunak izaten ditugu gure ingurunean parte-hartzea sustatzeko, beti ez delako erraza izaten. Hori dela eta, ikastaro honetan, gure elkartean, herrian, taldean edo beste edozein esparrutan parte hartzea bultzatzeko gakoak eskainiko ditugu.

     

    Helburuak
    - Parte-hartzearen inguruko hausnarketa egitea.
    - Hezitzaileei, parte-hartzea sustatzeko baliabideak eskaintzea.
     

    Edukiak
    o Zer da partaidetza?
    o Nola landu parte-hartzea?
    o Zer egin dezakegu dinamizatzaileok parte-hartzea sustatzeko?
    o Parte-hartzea bultzatzeko baliabideak.

     

    Fitxa
    Data: otsailaren 25ean
    Iraupena: 4 ordu
    Ordutegia:10:00etatik 14:00etara

     

    Prezioa    30 €
    *Partaide bakoitzak BALIOEN KOADERNOAren  ale bat jasoko du
     

2017, urria
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31