• euskara bai euskarari
  • 2011-11-25

    Zergatik ospatzen da egun honetan Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna?

    Emakumeekiko indarkeria gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunean oinarritzen den fenomenoa da, oso aspaldidanik datorrena. Nazio Batuen Erakundearen Asanblada Nagusiak, 1999an, Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna deklaratu zuen azaroaren 25a. Emakumeen eskubideen aldeko ekintzaileek egun hori deklaratu zuten indarkeriaren kontrako eguna 1981eko uztailetik, Bogotan (Colombia) burutu ziren Karibeko eta Hegoamerikako 1. topaketa feministak ospatu zirenetik.

    Azaroaren 25a aukeratu zen Mirabal ahizpen hilketa  oroitzeko. Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile politiko ziren eta 1960ko azaroaren 25ean Rafael Trujillo diktadorearen poliziak bortizki hil zituen. Egun hau ospatzean ez gara arazoaren muinera iritsiko,  baina saiatuko gara fenomeno honek merezi duen erantzun soziala eta instituzionala izateko behar den gizartearen kontzientziatze eta sentsibilizazioa sortzen.

     

2017, ekaina
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30   
       
AZKEN BERRIAK