• euskara bai euskarari
  • 2012-03-08

    Sarri xamar entzuten den bertsio batek dio, AEBko oihalgintza fabrika batean jazo zenak eragin zuela martxoaren 8ko eguna. Izan ere, egun hartan, bertako emakume beharginak greban zeuden pairatzen zuten esplotazio laborala salatzeko, enpresan itxita, eta ugazabek su eman zioten eraikinari ehunka emakume bertan errez.


    Iturriek diotenez gertaera izugarri haiek egiazkoak izan ziren, baina ez ziren zehazki martxoaren 8an gertatu, ezta 1857 urtean ere (zenbait tokitan aipatzen denez), baizik 1911ko martxoaren 25ean, New Yorkeko Triangle Shirtwaist fabrikan.


    Oihal fabrikako emakume langileak, gehienak italiar eta judu immigrante gazteak, asko nerabeak, astean 1,5 dolarren truke 60 ordutik gorako lan jarduna zuten. Lan baldintza bidegabe  haiengatik protestatzeko lau hilabeteko greba egin zuten 1910ean, baina ugazabek ez zituzten emakumeen sindikatuaren eskariak onartu.
    1911an sutea hasi zenean, beheko solairuetako emakumeek ihes egin ahal izan zuten, baina bederatzigarren solairuko ate nagusia garrek blokeatu zutenean, ez zen atzeko aterik irekita egon.

     

    Su artean harrapatuta, emakume batzuk, leihoko kristalak apurtu eta jauzi egin zuten, gutxi batzuk bizirik irtenez. Gehienak su artean hil ziren, 146.

2017, ekaina
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30   
       
AZKEN BERRIAK