• euskara bai euskarari
  • 2012-03-24

    Sarrera
    Ikastaro honetan inmigrazioaren gertaera emakumeon begietatik aztertzeko eta ezagutzeko aukera izango dugu. “La posada de los abrazos” elkarteko kideekin batera, gaiaren inguruan hitz egiteko tartea izateaz gain, esperientzia ezberdinak ezagutzeko eta emakume etorkinak bizi duten bazterketa bikoitzaz hitz egiteko aukera izango dugu. 

     

    Helburuak
    • Inmigrazioaren fenomenoa aztertzea, generoaren perspektiba kontuan izanda.  
    • Parte-hartzaileei beharrezko tresnak ematea gaiaren inguruan hausnartzeko.
    • Emakume etorkinen esperientzia pertsonal desberdinak ezagutzea (“La posada de los abrazos”)

     

    Edukiak
    o Mugimendu migratzaileen feminizazioa.
    o Migrazio maskulinoaren inpaktua emakumeengan.
    o Emakumeen migrazioa baldintzatzen duten faktoreak.
    o Diskriminazio bikoitza: emakumea eta etorkina.
    o Gaur egungo errealitatea EAEn

     

    Ikastaroaren fitxa
    • Hizkuntza: gaztelania
    • Data: martxoak 24
    • Iraupena: 8 ordu
    • Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era

     

    Prezioa:
    40 €


     

2017, abuztua
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31